Bilboko 14-17 urteko gazteak bideoak euskaraz sortu eta editatzera animatzeko B-Tuber programa abian

Bilboko Udalak eta Azkue Fundazioak B-Tuber egitasmoa jarri dute abian elkarlanean, hirian erroldatutako 14-17 urteko gazteei bideoak euskaraz sortzera eta editatzera eta bideook YouTube bidez ezagutaraztera animatzeko asmoz. Kanpainaren baitan, Bilbok Udaleko Euskara eta Hezkuntza Sailak 10.000tik gora informazio orri banatuko ditu aste honetan adin horretako gazteak bizi diren etxeetan, «B-Tuberren alderdi ludikoa eta prestakuntzaren arloa azaltzeko eta, bide batez, proiektuan parte hartzera animatzeko».

Powered by WPeMatico