Bizkaiko Aldundiak 2.064 milioi euro bildu ditu urtarriletik martxora, %4,1 gehiago

Bizkaiko Foru Ogasunak 2.064,4 milioi euro bildu ditu aurtengo lehen hiruhilekoan, hau da, iazkoan baino 80,9 milioi euro gehiago, alegia, %4,1 gehiago. Era berean, urtarriletik martxora bildutakoarekin, 2019 osorako aurreikusitako zerga sarreren %26,2 bildu da dagoeneko (2.064,4 milioi euro izan dira, eta 7.868,3 milioi euro daude aurreikusita urte osorako).
Ir a la fuente
Author:

Powered by WPeMatico