Biztanleen %12,6k immigrazioa aipatzen du EAEk dituen hiru arazo nagusien artean

Ikuspegi Immigrazioaren Euskal Behatokiak egin duen azken barometroaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) biztanleen %12,6k immigrazioa aipatzen du erkidegoak dituen hiru arazo nagusien artean. 2016an biztanleen %12,3k adierazten zuen hori. EAEko herritarrentzat Euskadiko arazo nagusia langabezia da (inkestatuen %77,3), eta horren atzetik, izaera ekonomikoko arazoak (%25), ustelkeria eta iruzurra (%17,1) edo klase politikoa, alderdi politikoak eta gobernua (%14,9). Immigrazioa, arazo pertsonal gisa, 2016ko %8,5etik 2017ko %5,2ra jaitsi da.

Powered by WPeMatico