EAEko langabezia tasa %10,2 da eta biztanleria landuna %0,2 jaitsi da urteko lehen hiruhilekoan

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) langabezia tasa %10,2an kokatu da 2019ko lehen hiruhilekoan, aurrekoan baino %0,1 gutxiago. Halaber, 935.100 pertsona landun daude, hau da, aurreko hiruhilekoan baino 2.300 gutxiago (-%0,2). Biztanleria landunaren eta langabearen bilakaeraren emaitza gisa, jarduera tasa %56,5 da urteko lehen hiruhilekoan, aurreko hiruhilekoan baino %0,1 gutxiago, Eustat erakundeak landutako datuen arabera.
Ir a la fuente
Author:

Powered by WPeMatico