EAEko merkataritza azalera handietako eta elikadura kate handietako salmentak %5,9 gehitu ziren abuztuan

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) merkataritza azalera handietako eta elikadura kate handietako salmentek %5,9ko urte arteko gehikuntza izan zuten abuztuan, lan egutegiko baldintza homogeneoetan eta prezio finkoetan. Uztailaren aldean salmentak %2,2 gehitu ziren urtaro eraginik gabe. Elikagaien salmentek %5,1eko gehikuntza izan zuten, eta gainerako salgaienek %7,6koa, Eustaten datuen arabera.

Powered by WPeMatico