Eikenek ikus-entzunezko eta eduki digitalen klusterrak bilduko ditu asteartean, Bilbon

Eiken Euskadiko ikus-entzunezko eta eduki digitalen klusterrak ikus-entzunezko eta eduki digitalen klusterren arteko lehenengo foroa antolatuko du asteartean, azaroaren 21ean, Bilboko Azkuna Zentroan. «Multimedia aroan balioa sortzen: berrikuntza eta sektoreen arteko esparru kolaboratiboa arrakastaren gako bezala» izenburupean, topaketak «elkargune aproposa izango da lankidetza bultzatzeko, eta, horrekin batera, integrazio sektoriala, aliantza estrategikoak edota elkarteak sortzeko kultura eta sormen industrien eremuan».

Powered by WPeMatico