Elektrizitatearen kontsumoa %0,9 gehitu zen 2018an EAEn, eta gas naturalarena %3,4 gutxitu

Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) kontsumitutako elektrizitatea %0,9 gehitu zen 2018an, eta gas naturalarena %3,4 murriztu. Energia iturri horrek %3,1eko igoera izan zuen erabilera konbentzionaletarako kontsumoan, hau da, industrian edo etxean, baina zentral elektrikoek %37 murriztu zuten gas naturalaren kontsumoa. Horrela, erregaien kontsumoak azken urteetako joera arindu zuen 2018an, %3,3 handituz, Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) jakinarazi duenez.
Ir a la fuente
Author:

Powered by WPeMatico