Euskal kultur sorkuntzaren transmisioa sendotzea helburu duen jardunaldia, urriaren 19an, Azpeitian

Jalgi, Elkar Fundazioa, Ikaselkar, Hik Hasi, Azpeitiko Udala eta Udako Euskal Unibertsitatea (UEU) erakundeek «Euskal Kultur Sorkuntzaren Transmisioa. Sormenean hezi, kulturan bizi» jardunaldia antolatu dute elkarlanean, urriaren 19rako, Azpeitiko Basozabal jauregian. Ziklo baten hasiera izateko antolatutako topaguneak egungo kultur bitartekaritza hartuko du hizpide, eta euskal kultur sorkuntzaren transmisioa egituratzea eta sendotzea du helburu. Lehen jardunaldian hezkuntza arautuan jarriko dute arreta. Izena emateko epea zabalik dago, www.ueu.eus web orrian.
Ir a la fuente
Author:

Powered by WPeMatico