Euskaltzaindiaren Iruñeko nazioarteko biltzarrean izena emateko epea astelehenean amaituko da

   Euskaltzaindiak 21 hizlari bilduko ditu urtarrilaren 17an eta 18an, Iruñeko Baluarte jauregian, “Hizkuntza gutxiagotuak jagon, euskaraz bizi – XXIII. Jagon jardunaldia” nazioarteko biltzarrean parte hartzeko. Baionako solasaldiaren eta Arantzazuko nazioarteko biltzarraren ondoren, mendeurrenaren baitan Akademiak antolatzen duen hirugarren jardunaldi akademikoa izango da Baluartekoa. Izena emateko epea datorren astelehenean amaituko da, urtarrilaren 14an.
Ir a la fuente
Author:

Powered by WPeMatico