Euskaraldiak herritar euskaltzaleak aktibatzea bilatuko du, hizkuntza ohiturak aldatzeko asmoz

Euskaraldia euskal hiztunak aktibatzea helburu duen ekimena aurkeztu dute ostegun honetan, Bilbon, Euskal Herri osoko herri erakunde eta gizarte eragile eta elkarteek. Egitasmoa 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra egingo da, «11 egun euskaraz» lelopean, eta euskaraz hitz egin eta ulertzen duten herritarren arteko harremanetan hizkuntza ohiturak aldatzea du helburu, baita era guztietako entitateak euskarazko hizkuntza praktikak babesteko neurriak hartzera bultzatzea ere.

Powered by WPeMatico