Getxoko Udalak Euskarazko Produktuen Katalogoaren 1.500 ale banatuko ditu

Getxoko Udalak aurten ere banatuko du Euskarazko Produktuen Katalogoa. Guztira, katalogoaren 1.500 ale banatuko ditu Bizkaiko herriko, ikastetxe, institutu, euskaltegi, haurtzaindegi eta liburu denden artean. Paperezko edizioa zein webgunea (www.katalogoa.eus) bi atal nagusitan banatzen du edukia: 0-12 urteko haurrentzako produktuak eta 12-16 urteko gazteentzako gauzak. Gainera, adinei egokitutako intereseko eta agenden webguneetara loturak daude, baita sare sozialen jarraipena egiteko aukera ere.

Powered by WPeMatico