Jaurlaritzak eta Tecnaliak 300.000 euro banatuko dituzte kultura eta sormen industrien digitalizazioa bultzatzeko

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak eta Tecnalia ikerketa zentroak ‘KSITek’ izeneko programa jarri dute martxan elkarlanean. Kultura eta sormen industrien (KSI) arlora bideratutako ekimen honen helburua da KSIen eta teknologia sektorearen arteko lankidetza sustatzea, beti ere merkatu globalenetarako sortutako produktu eta zerbitzu berritzaileak eratzeko eta sinergiak eta aukera eta garapeneko espazio berriak sortzeko. Guztira, 300.000 euroko aurrekontua izango du programak.
Ir a la fuente
Author:

Powered by WPeMatico