Kirmen Uribek euskal literatura eramango du Guadalajaralo Liburu Azokara (Mexiko)

Euskal literaturak ahotsa izango du beste behin igandean hasi eta abenduaren 3ra arte iraungo duen Guadalajarako Nazioarteko Liburu Azokan (FIL), Mexikon. Urtero milaka profesional, editore eta egile elkartzen dira Iberoamerikako literatura jaialdi handienean eta, lehen mailako zenbait izenekin batera, Kirmen Uribe idazle ondarrutarra bertan izango da, Etxepare Euskal Institutuaren eskutik, euskal literaturari ikusgaitasuna emateko.

Powered by WPeMatico