Langile publikoen soldata %0,25 igotzea onetsi du Jaurlaritzak

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) langile publikoen soldata %0,25 igo ahal izateko akordioa onetsi du astearte honetan Eusko Jaurlaritzako gobernu bilerak, eta horrela, Administrazio Orokorrean (Lakua), Segurtasunean, Hezkuntzan, Justizian eta Osakidetzan lan egiten duten 70.000 pertsona inguruk %0,25 gehiago kobratuko dute irailetik aurrera. Lansarien igoerak atzeraeraginezko ondorioak izango ditu, 2019ko uztailaren 1etik, Jaurlaritzako arduradunek iragarri dutenez.
Ir a la fuente
Author:

Powered by WPeMatico