Mondragon Unibertsitateko ingeniaritzako bi titulu berrik kalitatezko zigilu europarra jaso dute

Mondragon Unibertsitateak (MU) EUR-ACE ingeniaritza arloko kalitatearen nazioarteko zigilua jaso du Ingeniaritza Hezkuntza Egiaztatzeko Europako Sarearen eskutik. Unibertsitateak bi gradu berri hauengatik jaso du ziurtagiri: Industria Diseinuko eta Produktu Garapeneko Ingeniaritzako gradua eta Industria Antolakuntzako Ingeniaritzako gradua. Europako Goi Hezkuntzako Esparruan zehaztutako estandarretan oinarrituz, ingeniaritza graduko edo masterreko tituluak ebaluatzeaz arduratzen den Europako sare horrek bermatutako ingeniaritza tituluak dituen euskal unibertsitate bakarra da MU.

Powered by WPeMatico